Odéon antzokia
Itxura
Odéon antzokia | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoa | Paris Handiko metropolia |
Territorial collectivity of France with special status | Paris |
Udalerri barrutia | Parisko 6. barrutia |
Koordenatuak | 48°50′58″N 2°20′20″E / 48.8495°N 2.33875°E |
Historia eta erabilera | |
Sutea | 1799 |
Sutea | 1818 |
Inaugurazioa | 1782 |
Izenaren jatorria | Odeoi |
Erabiltzailea | Odéon antzokia |
Edukiera | 800 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Charles de Wailly Marie-Joseph Peyre |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00088664 |
Kontaktua | |
Helbidea | 2 rue Corneille |
Webgune ofiziala | |
Odéon antzokia (frantsesez: Odéon-Théâtre de l'Europe) Parisen dagoen antzoki ezaguna da, 6. barrutian hain zuzen ere. Sena ibaiaren ezkerreko ertzean kokaturik dago, Luxenburgoko lorategien ondoan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1779 eta 1782 artean eraiki zen Comédie-Française elkartearen egoitza izateko baina honek nahiago izan zuen Parisko Errege Jauregian kokatu. 1808an Jean Chalgrin-ek eraikina birmoldatu zuen eta Théâtre de l'Impératrice (Enperatrizaren antzokia) izena eman zion baina jendeak "Odéon" izenari eutsi zion. 1818an suak erabat suntsitu zuen eta 1819an eraiki zen hirugarren antzokia, Pierre Thomas Baraguay-k diseinaturikoa.
1990 urtean Théâtre de l'Europe (Europako antzokia) izena gehitu zitzaion Europako Antzokien Batasuna elkartean sartzerakoan.